Hamar bat lagunek egin zuten Aranotik atera eta Urnietarako ibilaldia abuztuaren 10ean. Eguraldiak lagundu zien eta eguerdirako Besabi jatetxera hurbildu ziren beste hainbeste herritarrekin batera bazkaldu zuten. Giro ederrean ibili ziren eta Aranora itzultzean afaldu ere elkarrekin egin zuten batzuk. Berriz ere horrelako ibilaldi bat egiteko gogoz gelditu ziren han ibilitakoak.