Mikel Ruiz omendu dute aurtengo San Roke Egunean

Ainhoa Ansa 2010eko abuztuaren 31

San Roke egunean Mikel Ruiz omendu zuten antolatzaileek. Hernaniko Kronikak utzitakoa

Azken 40 urteetan argazki-teka dotorea osatu du

Santio eta Santa Ana eguna pasatu ziren eta ondotik berehalaxe datorren eguna da San Roke, abuztuaren 16an. Aurten, betiko moduan meza izan zen goizean eta ondoren gerturatutako hamaika txistularik goxatu zuten giroa. Lau t´erdiko pilota partida ere jokatu zen Ander Lopez eta Julen Etxe­nikeren artean. Aurre­neko honek irabazi zuen 22-9ko emai­tzarekin.
Baina horrez gain, aurten Montebeoko Mikel Ruiz omendu dute antolatzaileek, Aranon azken 40 urteetan egindako argazki-teka dotoreagatik. 1968tik hona ateratako argazkiak herriaren esku utziko dituela esan zuen Mikelek eta dudarik gabe artxibo garrantzitsua izango da herritarren­tzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun