Bederatzi jaiegun edukiz betetzearen erronkari ederki erantzun diote herritarrek

Esteban Arotzena 2010eko abuztuaren 31

Herritarrek giro ederrean pasatu dituzte aurtengo festak ere. Begiratu, bestela, argazkiei. Itsaso eta Eneritz

Eguneko ekitaldiek erantzun ona jaso dute

DATUA | 63 DANTZARIK parte hartu zuten Dantza Taldearen festetako saioan.

Amabirjin jendetsuagoak ezagutu ditugu zalatzarik gabe, baina festa herrikoien gaur egun­go egoera kontutan hartuz gero, aurtengoek ere erronkari ongi eutsi diotela esan dezakegu.
Gaugiroaren gainetik, azpimarratzekoa da, eguneko ekitaldiek jaso duten erantzuna. Esate baterako, hiru otordu herrikoiek –Gaz­te Egunekoak, presoen aldekoak eta Peñaren bazkariak– txartelak agortu dituzte ia inoiz ez bezala. Pilota-partidetan ere jende asko ibili da, bi betekada haundirekin –pro­fesionalen jaialdian eta Peñaren Egunean–. Dena den, hi­rugarren urtez ja­rraian frontoian jende­tza haundiena bildu duen ekitaldia Umore Ona Dantza Taldearena izan da. Jendetsua eta hunkigarria aldi berean, haundia baita 4 urtetik 60 urte bitarteko 63 he­rritar ikustea era hone­tako emanaldi batean. Goraipatzekoa da Elena, Unai, Itsaso eta Eide­rrek egiten duten lana.
Jendearen parte-hartze aldetik hain arra­kastatsuak ez diren fes­tatako beste osagarri batzuei buruzko eztabaida mahai-gainean dago aspalditik; txarangaz, zezenetaz eta berbenetaz ari gara, batez ere.
Bukatzeko, esan, udako festatako egitarauaren azkeneko eguna, Artikutzako Sanagustinetako erromeria, giro ederrean joan dela aurten ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun