Herriarena zen 1.131 metro koadroko lur eremua salduko du Aranoko Udalak

Ttipi-Ttapa 2010eko abuztuaren 31

Nafarroako Gobernuak onartu du herri lursaila libratzea

Aranoko herriarena zen 1.131 metroko lur eremua partikularren esku utziko du Udalak. Herri lurrak libratzeko baimena asteleheneko bileran eman zuen Nafarroako Gobernuak, eta horren bidez, Telleriko Errekako lehen poligonoko 23. lursaila bi partikularrei salduko zaie. Lurra bi zatitan banatuko da, eta 422 eta 709 metro koadroko bi zatitan geldituko da. Partikular horiek ohiko etxebizitzak dituzten lurren titulartasuna araupetzea da helburua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun