Aurtengo Amabirjin bestak hitz bakarrarekin deskribatu beharko bazenitu, zein erabiliko zenuke?
Mundialak.
Zer da kanpoko jendea Goizuetako bestetara erakartzeko sekretua?
Jai herrikoiak izaten direla.
Krisia somatu al da bestetan?
Krisia eta eguraldia, biak nabaritu dira. Ostiral eta larunbatean ibili zen jendea, baina eguraldiak ez zigun askorik lagundu.
Zinegotzia izanda aunitz aldatu al zaizkizu bestak lehenagokoekin alderatuz?
Lehen gauekoa bakarrik bizi nuen, eta orain egunez ere hor ibiltzen naiz.
Nola aurkeztuko zenioke neska bati nor den Goizuetako Fernando?
Hitz egiteko moduko pertsona bat bezala.
Elektrizista lanean edo besta egiten, zeinetan moldatzen zara hobekien?
Bakoitza bere garaian.
Zein afizio dituzu?
Parranda, uste dut gazte gehienek bezala, eta lagunekin egotea.
Nola ikusten dituzu Goizuetako gazteak?
Orokorrean, animatuak eta lanerako gogoarekin.
Zer erranen zenioke Artikutza Donostiako dela erraten edo pentsatzen duenari?
Nire ustez, Artikutzako eguna Goizuetako fiestetako azkeneko eguna da.
Zer da Goizuetak faltan eta soberan duena?
Faltan, errepide hobexigoa eta gazteentzako etxebizitzak. Soberan deus ez.
Amets bat?
Herriko gaztea Goizuetan gelditzea.