Aurrerako Zuzendaritza Batzordearekin dituzten «desadostasunak» tarteko, Pilota Eskolako Batzordeko kideek kargua utzi egin dute. Prentsara bidali duten oharrean eman dute erabakiaren berri Patxi Sagastibeltza, Jon Iparragirre, Sagrario Lasarte, Vicente Hernandorena eta Juan Jose Goikoetxeak.
Zergatiaren inguruan «ez gara azalpenak ematen hasiko –diote oharrean–. luzea izanen litzatekeelako eta gainera alde bateko ikuspegia bakarrik zabalduko genukeelako». Baina gaineratu dutenez, «beraien ustez gure erabakietan ‘pasatu’ egiten gara eta inposaketa dela medio, ‘behartuak’ sentitzen gara uzteko». Lanean segitzeko «ilusio eta gogo guztia kendu» dietela ere adierazi dute idatzian.