«Aiton-amonek eta gurasoek duten jakinduria urteekin ikasten da»

Gurutze Pikabea 2010ko abu. 5a, 16:37

Ainhoa Ansa aranoarra joan den urtean hasi zen ahotsak.com ekimenean lanean Utzitako argazkia

Euskal Herriko ahotsak eta lekukotasunak biltzeko helburuarekin sortu zen ahotsak.­com ekimena.­ Eta egitasmo horretan dabil Ainhoa Ansa ara­noa­rra. Gi­puz­koako zenbait herritan elkarrizketak egiteko ardura du, eta ehundik gora egitekoa da urtebetean. Baina, etxekoez ahaztu gabe, in­gu­ru­koei ere elkarrizketak egitea gustatuko litzaiokeela adierazi digu. Hiztu­nak aurkitu eta ka­mara au­rrean kontu saio bat grabatuz egiten dute lanaren lehen zatia. Ondotik, bulegoko lana etorriko da: kodifikatu, transkribatu, editatu... Lan mardula, beraz.

ARANON ETA INGURUAN. «Ez dut aukera bakar bat ere galdu nahi, herriarentzat –Arano– polita dela     pentsatzen dut-eta. Goizuetarako ere, gauza bera pentsa­tzen dut. Nire bigarren herria da eta harentzat ere ona dela sinetsita nago»

Nola ailegatu zinen proiektu honetan parte­ hartzera?
Iaz, ahotsak.com-en lana­ren garrantzia ikusita, langile berri batzuk kontratatzeko aukera sortu zen. Horretan lan egin zutenen saria izan zen diru-laguntza iturri hori eta, horren ondorioz, langile berri bila zebiltzala aipatu zidan lagun batek. Curriculuma bidali eta udatik bueltan hasi nintzen.
Zein da zure lana?
Lan asko dago, baina elkarrizketak egite­ko hartu ninduten ni. Hiz­ke­ra eta ahozko onda­rea jaso­tzearen beharra le­hen­ta­sun hartuta, horre­tan­ gabiltza kua­dri­lla­ bat. Bakoitza eremu batean dabil eta nik Irun, Astigarraga, Hernani, Ur­nie­ta eta Andoain ditut batik bat. Lasarten ere banabil. Hortik aurrera, he­­­­rri­koak eta etxe­koak ere ez nituzke ahaztu nahi, beraz, lan as­ko dago egiteko! Nafa­rroan ere egin nahi ditut elkarrizketa ba­tzuk.
Lan haundia al da?
Bai, batez ere kamara aurrean hitz egiteko hiztunak topatzeak ematen ditu lanak. Baina kontu-saioaren amaieran, jendea oso pozik gelditzen da hitz egindakoarekin eta horrek asko asetzen gaitu denok. Eurek ere pozik ikusteak asko lasai­tzen nau ni behintzat.
Goizuetan lehendik ere baduzu elkarrizketaren bat egina eta www.aho­tsak­.­­­com web orrian dagoena...
Lehendik hainbat proiektutan egindako grabazio batzuk badaude Goizuetan. Patziku Perurenak, esaterako, elkarrizketa batzuk utzi dizkio aho­tsak.com-i. Eta nire kasuan, etxekoak ahaztu ezin­ eta, nire amonari ere egin diot dagoeneko elka­rriz­keta. Kontu asko ditu, eta kanta asko ere bai. Bere hizketa goxoak txikitatik gauza asko eraku­tsi dizkigu, eta jasota izateak merezi duela uste dut. Hark kantatutako ber­tsoak ondorengook ere ikas ditzagun eta bere hizkeraren xamurtasuna barnera deza­gun.
Elkarrizketak egiterakoan, gogoan gelditu zaizun zerbait?
Etxekoak direnei jasotakoak aparte utzita, gogoan dut Lasarteko 94 urte­ko emakume batek be­re­ gerra garaiko ibilerak nola kontatu zizkidan. Pe­li­kula batean bezala ikusi nituen hark kontatutakoak eta kontu horiek izugarriak dira gure­tzat.
Aranon eta inguruan ere eginen al zenuke gauza bera?
Dudarik gabe. Egin ditut batzuk eta ahal izango banu gehiago ere egingo nituzke. Ez dut aukera bakar bat ere galdu nahi, herriarentzat polita dela pentsatzen dut-eta. Goizuetarako ere, gauza bera pentsatzen dut. Nire bigarren herria da eta haren­tzat ere ona dela si­ne­tsita nago.
Zer beharko zenuke horretarako?
Materiala badut, eta beraz, hiztun egokiak bilatuz gero, erraz egin deza­ket edo­­zein herritan gu­txie­­ne­ko bat. Baina behar bezalako bilketa bat egiteko, baliabide ekono­mikoak ere beharrezkoak dira... Hala ere, Eusko­kultur ere Nafarroako Unibertsitatearekin batera ari da Nafarroako herrietan lan berdina egiten.  Haien lana ere ezin dugu ahaztu, Nafarroako herri askotan hizkerak jasota baitaude haien lanari esker.
Zer erakutsi dizu lan honek?
Gure aiton-amonek eta gurasoek duten jakin­du­ria­ urteekin ikasten den zer­bait dela. Bizitzaren uni­­ber­tsitatean ikasi dute­la esaten dute eta ez du­te arrazoirik falta. Bizi izan du­­tenarekin eta orain ikus­­­­ten dutenarekin ate­ra­­tzen dituzten ondorioek­ zer pentsatua ematen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun