Aurten hirugarren aldiz, Aresoko Mendi Martxa eginen da irailaren 5ean, igandearekin. Eta parte hartu nahi duenak badu aurretik izena emateko aukera. Horretarako www.mendinavarra.com web orrira jo behar da. Eguna baino lehen apuntatuz gero, 5 euro ordaindu behar dira, eta egunean bertan, berriz, 8 euro.
Aurreko urteetan bezala, Aresoko plazan hasi eta akituko da martxa eta mendizaleek 26 kilometroko eta 1.200 metroko desnibela dituen itzulia egin beharko dute. Bitarte horretan, Ulizar, Urkiza, Pagozelai eta Lau Mugarietan (Guratz) barna pasako dira.
Informazio gehiagorako: 948 604545; kirolmank@gmail.com; www.mendinavarra.com edo www.plazaola.org.