Ezpatadantzak ez zuen hutsik egin Leitzako San Tiburtzio egunean

Abuztuaren 12an, pilota partida nagusian, Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea aurrez aurre izanen dira 2010eko abuztuaren 12a

Mikel Oronoz aupatu zuten Mikel Azpirotz eta Miguel Olanok, Ezpatadantza bukatzeko. Elene Arrazola

Abuztuaren 12an, pilota partida nagusian, Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea aurrez aurre izanen dira

Ingurutxoarekin batera, San Tiburtzio eguneko Ezpatadantza da Leitzako dantzen artean garrantzitsuena. Eta aurten ere ez zuen hutsik egin. Miguel Olano, Oihan Alduntzin, Iker Urkiola, Joseba Sagastibeltza, Eneko Zabaleta, Mikel Azpirotz, Beñat Zabaleta eta Mikel Oronozek dantzatu zuten. Azken honek, Andoni Zabaletaren erreleboa hartu zuen eta bera izan zen dantzaren bukaeran, Mikel Azpirotz eta Miguel Olano dantza lagunek aupatu zutena.

Ingurutxoarekin batera, San Tiburtzio eguneko Ezpatadantza da Leitzako dantzen artean garrantzitsuena. Eta aurten ere ez zuen hutsik egin. Miguel Olano, Oihan Alduntzin, Iker Urkiola, Joseba Sagastibeltza, Eneko Zabaleta, Mikel Azpirotz, Beñat Zabaleta eta Mikel Oronozek dantzatu zuten. Azken honek, Andoni Zabaletaren erreleboa hartu zuen eta bera izan zen dantzaren bukaeran, Mikel Azpirotz eta Miguel Olano dantza lagunek aupatu zutena.

Dantza hau bukatu zenean, ikurriña ere dantzatu zuten eta ikusleek txalo zaparrada batekin agurtu zituzten dantzariak. Leitzako udal agintariekin batera, Nafarroako Gobernuko bi kontseilari ere izan ziren dantzak ikusten, Amelia Salanueva eta Begoña Sanzberro.

Ondotik, afizionatuen arteko pilota partidak jokatu ziren pilota plazan. Joseba Ezkurdia arbizuarrak eta Etxarrengo Jose Javier Zabaletak 22 eta 19 irabazi zieten Unai Onsalo aresoarrari eta Mikel Iriarte leitzarrari.

 

Abel eta Oinatz aurrez aurre izanen dira osteguneko partidan

Abuztuaren 12an, ostegunean, pesta bigarrena ospatzen ari dira Leitzan. Goizeko ekitaldien ondotik, 17:30ean zezenak aterako dira plazan. 18:30ean Aurrerako dantzariek emanaldia eskainiko dute plazan. Ondoren goxokiak banatuko dira eta Incansables txaranga aterako da Aurreratik. 19:30ean Pilota partida profesionalak Amazabal pilotalekuan. Belloso eta Oteiza, Olaetxea eta Albisuren kontra; ondotik, ikusmina piztu duen norgehiagoka jokatuko da, herriko bi pilotari handienak, Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea, elkarren kontra jokatzen ikusteko modua izanen baita. Abelek Asier Olaizola izanen du lagun aurreko koadroetan, eta Oinatzen bizkarra Belokik zainduko du. 22:00etan Suzko zezena aterako da. Gauerdian hasita Tximeleta taldea ariko da plazan. 01:00etan Incansables txaranga aterako da erronda egitera. 03:00etan Leitzeko Ingurutxoa plazan nahi duen guziarentzako.

 

Gazte Eguna ostiralean

Abuztuaren 13an, ostiralean Gazte Eguna izanen dute Leitzan. 08:00etan diana izanen da txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan. 10:00etan plater tiroketa herrikoia Baztarlan. 11:30ean Goittiberak. 12:30ean umeentzako aparra izanen da plazan. 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da. 14:00etan Gazte bazkaria izanen da Atekabeltzen. 17:30ean Plazan zezenak izanen dira errekortari eta kolunpioarekin. 18:30ean Gazte jokuak plazan. 19:30ean Gazte Manifa. 20:30ean kalejira errebeindikatiboa Bonberenea txarangarekin. 22:00etan Suzko zezena. Gauerdian Incansables Txarangaren kontzertu-emanaldia plazan. 01:00etan Kontzertuak karpan: Governors, Attikus Finch eta Itziarren Semeak.

 

Casteller taldea Kataluniatik larunbatean

Abuztuaren 14an, larunbatean pesta laugarrena izanen da. 08:00etan diana izanen da txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan. 12:00etan Zetreria ikuskizuna plazan. 13:00etan Incansables txaranga aterako da Aurreratik. 18:00etan Kataluniako Igualadatik etorritako ehun lagunek Castellers ikusgarria eskainiko dute. 19:00etan bertsolariak ariko dira plazan: Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso, Jon Maia, Amets Arzallus, Miren Amuriza eta Julio Soto. Ondoren goxokiak banatuko dira plazan. 20:30ean Incansables txaranga eta buruhaundiak aterako dira eta 21:30ean suzko zezena. 22:30ean Herri Aparie. Ondoren afalostea eta kalejira Incansables txarangarekin. 01:00etan Kontzertua karpan: Korunba eta Surfin Kaos. Ondoren Karaokea gaztetxean.

 

Ezkondu eta Bikoteen Eguna bukatzeko

Abuztuaren 15ean, igandeko Ezkondu eta bikoteen Egunarekin bukatuko dira Leitzako pestak. 08:00etan diana izanen da txistulariekin. 09:00etan Entzierroa eta behiak plazan. 12:00etan Herri Kirolak izanen dira plazan. Aizkolariak: Jon Rekondo (Bigarren mailan txapeldun), Aitzol Atutxa (Bizkaiako txapeldun), Mikel Zabaleta. Harrijasotzen: Mikel Saralegi. Idi proba: Inaxio Telleriaren Idiak. Harria Leitzakoa. 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da. 14:30ean Aurrerako Bazkideen bazkaria. 18:00etan Bikote eta ezkonduen entzierroa eta ondoren zezenak plazan. 19:00etan Ezkondu eta bikoteen Ingurutxoa plazan. Ondoren goxokiak banatuko dira eta Incansables txaranga aterako da. 21:30ean Apari-merendu multikulturala karpan. 22:00etan Suzko zezena. Gauerdian, “Ciudad de Mexico” mariatxien emanaldia. Ondoren “pobredemie” Incansables txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun