Asteburuan, larunbateko Plazaola aldizkariaren Reparto Egunaren eta igandeko Umeen Egunaren ondotik, abuztuaren 10ean, astearte arratsaldeko 18:00etan bota zuten Leitzako Santiburtzio pesteei hasiera eman zien txupinazoa. Okile ezinduen zentruko ordezkariek piztu zuten lehen suziria: Maite Iturrarte, Estitxu Zabaleta, Milagros Labaien, Ana Diosdado, Joxe Mari Zabaleta eta Lontxo Perurenak udalaren gonbitea hartu zuten eta beraiek izan dira pestak abiararazteko arduradun. Azken honek, Lontxok, piztu zuen lehen suziria eta korrika jeitsi zen Incansables txaranga "zuzentzera", urteetan egiten duen bezala.
Txupinazoa baino lehen ere festa giroa bizitu zen Leitzan, baina ondotik, giro ederra bizi zen herriko kaleetan.
San Tiburtzio Eguna asteazkenean
Abuztuaren 11n, asteazkenean, San Tiburtzio Egun handia ospatuko dute Leitzan.
08:00etan diana izanen da txistulariekin. 09:00etan Entzierroa eta behiak plazan. 10:30ean Meza eta ondoren hamaiketako irekia karrapen. 12:00etan Aurrerako Ezpatadantziak. Ondoren Afizionatuen arteko pilota partidak. 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da. 18:00etan Fanfarreak joko du plazan. 19:00etanHerri Kirolak plazan: Aizkolariak: Arkaitz Olano-Ruben Saralegi (urrezko aizkoran txapeldun). Ugaitz eta Aratz Muguerza (urrezko aizkoran azpitxapeldun). Eneko Saralegi (19 urtez azpikotan txapeldun). Harrijasotzen: Inaxio Perurena, Josetxo Urrutia, Unai Bertiz (Nafarroako txapeldun). Ondoren goxokiak banatuko dira. 19:30ean Incansables txaranga eta buruhaundiak aterako dira. 20:30ean “Komuneko paperean” izeneko poesia musikatua karpan. 21:00etan Leitzeko Ingurutxoa plazan nahi duen guziarentzako. 22:00etan Suzko zezena. 00:30ean Kontzertua karpan Marianitoz Blai taldearekin. 01:00etan Incansables txaranga aterako da eta erronda plazan bukatuko du. 02:00etan Zezenak eta Txaranga plazan.
Pesta bigarrena
Abuztuaren 12an, ostegunean, pesta bigarrena ospatuko da.
08:00etan Diana joko dute txistulariek. 09:00etan Entzierroa eta behiak izanen dira plazan. 11:00etan Karpan paella lehiaketa eginen da, baita sardin eta hirugiharre jatea eta sagardo dastaketa ere. 11:30ean Kukubiltxoren kalejira umeentzat. 12:30ean Aurrerako pilotari gazteen partidak plazan. 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da. 14:00etan Karpan, paella lehiaketako sari banaketa eta bazkaria bertan gelditu nahi duenak. Bazkalostea euskal kantuekin alaitua izanen da. 17:30ean Zezenak aterako dira plazan. 18:30ean Aurrerako dantzariek emanaldia eskainiko dute plazan. Ondoren goxokiak banatuko dira eta Incansables txaranga aterako da Aurreratik. 19:30ean Pilota partida profesionalak Amazabal pilotalekuan. Belloso eta Oteiza, Olaetxea eta Albisuren kontra; ondotik, Olaizola I eta Barriola, Bengoetxea VI eta Belokiren kontra. 22:00etan Suzko zezena aterako da. Gauerdian hasita Tximeleta taldea ariko da plazan. 01:00etan Incansables txaranga aterako da erronda egitera. 03:00etan Leitzeko Ingurutxoa plazan nahi duen guziarentzako.
Gazte Eguna ostiralean
Abuztuaren 13an, ostiralean Gazte Eguna izanen dute Leitzan.
08:00etan diana izanen da txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan. 10:00etan plater tiroketa herrikoia Baztarlan. 11:30ean Goittiberak. 12:30ean umeentzako aparra izanen da plazan. 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da. 14:00etan Gazte bazkaria izanen da Atekabeltzen. 17:30ean Plazan zezenak izanen dira errekortari eta kolunpioarekin. 18:30ean Gazte jokuak plazan. 19:30ean Gazte Manifa. 20:30ean kalejira errebeindikatiboa Bonberenea txarangarekin. 22:00etan Suzko zezena. Gauerdian Incansables Txarangaren kontzertu-emanaldia plazan. 01:00etan Kontzertuak karpan: Governors, Attikus Finch eta Itziarren Semeak.
Kataluniako Castellers ikuskizuna larunbatean
Abuztuaren 14an, larunbatean pesta laugarrena izanen da.
08:00etan diana izanen da txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan. 12:00etan Zetreria ikuskizuna plazan. 13:00etan Incansables txaranga aterako da Aurreratik. 18:00etan Kataluniako Igualadatik etorritako ehun lagunek Castellers ikusgarria eskainiko dute. 19:00etan bertsolariak ariko dira plazan: Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso, Jon Maia, Amets Arzallus, Miren Amuriza eta Julio Soto. Ondoren goxokiak banatuko dira plazan. 20:30ean Incansables txaranga eta buruhaundiak aterako dira eta 21:30ean suzko zezena. 22:30ean Herri Aparie. Ondoren afalostea eta kalejira Incansables txarangarekin. 01:00etan Kontzertua karpan: Korunba eta Surfin Kaos. Ondoren Karaokea gaztetxean.
Ezkondu eta bikoteen Eguna bukatzeko
Abuztuaren 15ean, igandeko Ezkondu eta bikoteen Egunarekin bukatuko dira Leitzako pestak.
08:00etan diana izanen da txistulariekin. 09:00etan Entzierroa eta behiak plazan. 12:00etan Herri Kirolak izanen dira plazan. Aizkolariak: Jon Rekondo (Bigarren mailan txapeldun), Aitzol Atutxa (Bizkaiako txapeldun), Mikel Zabaleta. Harrijasotzen: Mikel Saralegi. Idi proba: Inaxio Telleriaren Idiak. Harria Leitzakoa. 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da. 14:30ean Aurrerako Bazkideen bazkaria. 18:00etan Bikote eta ezkonduen entzierroa eta ondoren zezenak plazan. 19:00etan Ezkondu eta bikoteen Ingurutxoa plazan. Ondoren goxokiak banatuko dira eta Incansables txaranga aterako da. 21:30ean Apari-merendu multikulturala karpan. 22:00etan Suzko zezena. Gauerdian, “Ciudad de Mexico” mariatxien emanaldia. Ondoren “pobredemie” Incansables txarangarekin.