Plazaola aldizkariaren banaketarekin festa giroa sumatzen hasiko da Leitzan

TTIPI TTAPA 2010eko abuztuaren 6a

Festa giroa asteburuan somatzen hasiko da Leitzan. TTIPI TTAPA

Larunbateko Reparto Egunaz gain, igandean Haurren Eguna izanen dute, astearteko txupinazoaren esperoan

Leitzako San Tiburtzio pestak abuztuaren 10ean, astearte arratsaldean botako den txupinazoarekin batera hasiko badira ere, asteburu honetan larunbateko programaren erreparto egunarekin eta igandeko Umeen Egunarekin hainbat ekitaldi izanen dituzte.

Leitzako San Tiburtzio pestak abuztuaren 10ean, astearte arratsaldean botako den txupinazoarekin batera hasiko badira ere, asteburu honetan larunbateko programaren erreparto egunarekin eta igandeko Umeen Egunarekin hainbat ekitaldi izanen dituzte.

 

Plazaolaren Reparto Eguna larunbatean

Abuztuaren 7an, larunbatean Reparto Eguna izanen dute. 12:30ean Poteoa eginen dute gaiteroekin. 14:00etan eskalarien Bazkaria Aurreran. 16:00etan auzoz auzo Plazaola aldizkariaren banaketa eginen da trikitilari, txistulari, akordeoilari eta gaiteroekin. 17:00etan txirrindulariak ibiliko dira industrialdean. 18:30ean Oxabi erromeri taldearekin kalejira erreibindikatiboa eginen da. 20:00etan Karparen irikiera eta ekitaldia. Gauerditik aitzinera kontzertuak izanen dira karpan Kantaflor, Lesviolentan eta DJ Korta y Pega taldeekin.

 

Umeen Eguna igandean

Abuztuaren 8an, igandean, Umeen Eguna ospatuko dute. 08:00etan Diana izanen da txistulariekin. 11:30ean umeen txupinazoa botako da Udaletxetik eta ondoren hamaiketakoa eskainiko da. Ondoren, Aurrera Pilota Eskolako gazteak arituko dira plazan. 11:30etik 14:30era Puzgarriak, jokoak eta bitxigintza, papiroflexia eta aurpegi margoketa tailerrak izanen dira umeentzat plazan. 16:30etik 18:30era ere puzgarriak izanen dira. 18:30ean Aurrerako dantzari txikien ikuskizuna eta umeen ingurutxo irikie ikusgai izanen dira plazan. 20:00etatik 24:00etara Trikidantz taldea ariko da eta ordu berean buruhaundiak aterako dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun