Berriz ere Nafarroako azpitxapeldun izan da Jon Kanflanka segalari leitzarra

TTIPI TTAPA 2010eko abuztuaren 3a

Mariñelarena eta Kanflanka lehian, igandean Leitzan jokatutako saioan. Koldo Alduntzin

Igandean jokatu zen txapelketa Leitzan eta Lantzeko David Mariñelarena suertatu zen txapeldun laugarren urtez

Abuztuaren 1ean, igande eguerdian jokatu zen Leitzan Nafarroako sega txapelketa. Txapelketa honetan, Lantzeko David Mariñelarena eta Leitzako Jon Kanflanka izan ziren aurrez aurre eta bakoitzak 45 minutuz ahalik eta belar gehien moztu behar izan zuen.

Abuztuaren 1ean, igande eguerdian jokatu zen Leitzan Nafarroako sega txapelketa. Txapelketa honetan, Lantzeko David Mariñelarena eta Leitzako Jon Kanflanka izan ziren aurrez aurre eta bakoitzak 45 minutuz ahalik eta belar gehien moztu behar izan zuen.

45 minutuak agortzeko minutu pasatxo geratzen zitzaienean segalariek Kanflankak prest zituen sei sailak ebaki zituen eta ondorioz, epaileek saioa bukatutzat eman zuten.

David Mariñelarena suertatu zen txapeldun laugarren aldiz. 1.542 kilo terdi moztu zituen guzira, baina sareen deskontuaren 22 kilo terdi eta penalizazioen 20 kilo kenduta, 1.500 kilotan gelditu zen.

Jon Kanflankari dagokionez, 1.530 kilo moztu zituen denera, baina sareen deskontuko 27 kilo eta penalizazioen 40 kilo kenduz, 1.463 kilotan gelditu zen.

Mariñelarenak laugarren txapela du aurtengoa. Txapelketa lehen aldiz 2005ean jokatu zen Nafarroan eta hiru urtez segidan jokatu ondotik, 2008 eta 2009an ezin izan zen jokatu kirolari faltagatik. Txapelketa jokatu den urte guztietan bi kirolari hauek izan dira parte hartu dutenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun