Kubari eskainitako eguna antolatu dute Aurreran uztail bukaerarako. Uztailaren 30ean eta 31n, ostiralean eta larunbatean 18:00etatik 20:00etara Kubari buruzko Idoia Zabaletaren argazki erakusketa izanen da. Argazkiak abuztuan ere ikusgai egonen dira, baina bazkideentzat bakarrik.
Eta uztailaren 31n, larunbat gauean, kubatar afaria eginen da. Hau izanen da menua: arroza eta frijo, yucca, platano frijitua, oilaskoa saltsan kubatar erara eta mango sorbetea, baita ardoa, sagardoa, kafea, kopa... ere. Afalondoren, kubatar musika eta mojitoa izanen dira.
Txartelak hartzeko azken eguna uztailaren 28a zen eta Aurrerako bazkideek 12 euro eta ez direnek 15 euro ordaindu behar zituzten.