Sutarako egur loteak lehengo urtekoen segidan markatu dituzte Urte Zahar parajean. Pista asko egin dituzte, sei inguru, lotea ateratzeko erraztasuna handitzeko eta aurtengoan berrikuntza bezala, Udalak hiru aukera emango ditu: lehena, urterokoa da, bakoitzak bota eta bere lotea ekarri. Bigarrenean, Udalak lotea bota eta pisten ondoan jarriko luke egurra, 40 euroren truke. Eta hirugarrenean, Udalak egurra etxeraino ekarriko luke, 120 eurotan.
Merku aldean, haritz eta pagoak atera ditu Udalak eta Zabaleta enpresak egingo du lana. Otsailean eroritako izei gorriei dagokienez, Nafarroako Gobernuak baimena eman du ateratzeko eta badago eroslea.