Gaztetxearen V. urteurrena

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 22a

Atekabeltza Gazte­txea ireki zenetik bost urte bete dira astearte ho­netan, eta urteurrena ospatzeko, aste osoan ekitaldiak izanen dira.
Astelehenean, Pa­les­tinaren inguruko hi­tzal­dia izan zen eta asteartean, Itsasoaren alaba dokumentala eta parri­lla­da. Asteazken goizean, mendi irteera egitekoa zuten Usategietara. Eta etxolan lo egin ondotik, ostegun goizean buel­tatuko dira he­rrira. Arra­tsal­dean­ mahai-in­gurua izanen dute Gaztetxean, eta duela 20 urte baino gehiago itxi zuten lehengo Gaz­tetxe­ko kide bat izanen da partaide.
Ostiralean, 22:30ean, Gaztetxean anto­la­tu­tako korto lehiaketako bi­deoen­ proiekzioa eta sari banaketa eginen dira. Eta larunbatean, egun osoko ekitaldiak izanen dira. Goizean, kalejira, po­teoa, bazkaria, brindisa eta bazkalondoan, hip-hop taldea eta break­­dance dantzak izanen dira eta gauean kontzertua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun