Uztailaren 9ko batzarrean erabaki zuen Udalak, bordak, txabolak, estalpeak eta portxe edo teilapeak egiteko araudia onestea. Nafarroako Gobernuaren begi ona jasoz gero, indarrean sartuko da eta Xabier Zabalo alkateak azaldu digunez, «aukera berriak irekiko ditu. Orain arte egin ez zitezkeen eredu urbanistikoak egiten ahalko dira». Adibidez, 300 metrotik gorako baratzeetan 3x3 neurriko txabola prefabrikatuak jartzeko aukera izanen da.