Albintea edo aguazila kontratatzeko deialdia egin du Udalak. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera 30 egun izanen dira apuntatzeko, baina lerro hauek idazterakoan, oraindik argitaratu gabea zen. Baldintza plegua udal bulegoetan eskura daiteke.