Kubari eskainitako eguna antolatu dute Aurreran uztail bukaerarako. Hilaren 30ean eta 31n 18:00etatik 20:00etara Kubari buruzko Idoia Zabaletaren argazki erakusketa izanen da. Argazkiak abuztuan ere ikusgai egonen dira, baina bazkideentzat bakarrik.
Eta uztailaren 31ko gauean, kubatar afaria eginen da. Hau izanen da menua: arroza eta frijoleak, yucca, platano frijitua, oilaskoa saltsan kubatar erara eta mango sorbetea, baita ardoa, sagardoa, kafea, kopa... ere. Afalondoren, kubatar musika eta mojitoa izanen dira.
Txartelak hartzeko azken eguna uztailaren 28a da eta Txoko tabernan hartu behar dira. Bazkideek 12 euro eta ez direnek 15 euro ordaindu beharko dituzte.