Hileta zibilak baimentzeko eta egiteko araudia onartu du Udalak

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 22a

Lokal publikoetan hildakoei agurra emateko aukera eskaini nahi zaio gizarte zibilari

«Gizarte zibila osa­tzen duten familiarteko, lagun eta hainbat erakunde eta entitatek be­ren­ hildakoei lokal publikoetan agurra edo omenaldia egiteko baimena» ematen duen ordenan­tza onartu du Udalak. Alegia, hileta zibiliak baimentzeko eta egiteko araudia onetsi du. He­rri­tarren askatasun ideologikoa, erlijiosoa eta gur­tzari dagokiona bermatu nahi da horrela.
Leitzan erroldatutako herritarrek eta lehen mailako odolkidetasunerainoko haien senideek izanen dute hileta zibilerako aukera, aurretik beharrezkoa den do­ku­mentazioa aurkeztuta.
Alkateak edo honen or­dezko zinegotzi edo funtzionarioak finkatuko ditu hileta zibilerako eguna eta ordua, baita zein egoitza erabili ere. Aparteko egoerarik ezean, udaletxeko osoko bilkurako aretoa erabiliko da.
Astelehenetik igandera eginen dira hileta zibilak, 09:00­etatik 14:00­etara edo 17:00etatik 21:00­­etara. Zerbitzua erabiltzeagatik, Udalean erroldatuak dau­denek 50 euro ordain­du beharko dituzte, eta ez daudenek 100 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun