Ostirala 23
18:00etan Aranoko pala txapelketako finalak jokatuko dira eta 22:00etan XXVIII. Mus Txapelketa San Roke Elkartean.
Larunbatean Umeen Eguna
Uztailaren 24ean, larunbatean, Umeen Eguna ospatuko dute Aranon. 11:00etan Meza izanen da. 12:00etan Feria eta tortila lehiaketa. 15:30ean puzgarriak eta umeen jolasak jarriko dira. 18:30ean txokolatada. 19:00etan Arno ganadutegiko aziendak aterako dira umeentzat. 22:00etan oilasko jatea eginen da. 00:30ean Tapia, Ostolaza eta Aitzolekin dantzaldia izanen da.
Igandean Santio Eguna
Uztailaren 25ean, Santio Egun handia ospatuko dute. 11:00etan Meza izanen da. 12:30ean Arano eta Goizuetaren arteko ohiko pilota partida. Aranotik Huizi-Legarreta eta Goizuetatik Apezetxea-Zabaleta ariko dira. 18:00etan herri kirolak. Iparraldeko jokoak eta Olasagasti eta Lopez aizkolariak. 19:30ean bertsolariak: Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Julio Soto eta Iker Zubeldia. Ondoren, parrillada. Gaua girotzeko Elustondo anai-arrebak ariko dira.
Jubilatuen Eguna astelehenean
Asteleheneko San Joakin eta Santa Ana egunean, Jubilatuen Eguna ere ospatzen dute Aranon. 11:00etan Meza izanen da. 12:00etan hamaiketakoa. Ondoren pilota partidak haur eta jubenilen artean. Lehenengo partidan, Mujika-Apezetxea, Altsua-Apezetxearen kontra ariko dira eta Bigarrenean, Lopez-Elorza, Lujanbio-Murgiondoren kontra. 14:00etan jubilatuen bazkaria eginen da Imanol Lazkano eta Joxe Agirre bertsolariekin, eta Jexuxen jazbanarekin, festak bukatzeko.