Sanjuanetako seinalea nabaritu da gurean ere

Ainhoa Ansa 2010eko uztailaren 8a

Gustura egon ziren sardina jatera bildu ziren 35 bat lagunak Kontseju aurrean. Ainhoa Ansa

35 lagun bildu dira San Juan Eguneko sardina jatean

San Juan bezperan sua pizten da herri eta auzo askotan. Gizaldiz gizaldi, batetik bestera pasatutako ohiturak dira suaren ingurukoak. Eguzkiari eskainitakoak omen dira urteko gau­rik motzenean piz­tu­ta­ko suak. Gorputza eta gorpu­tza ez dena berri­tzeko pizten diren suak.
Urtean izandako zorte txarra sutara bota­tzeko erabiltzen dituzte ba­tzuk, ahaztu nahi dena ahazten laguntzeko bes­te batzuk...
Suaren gainetik salto eginez eta inguruan dan­tza eginez herriko gaztetxoak ere ibili ziren he­rrian. Su txikia izan zen, herriak eta ume­txoek oraingoz eska­tzen duten modukoa. Baina ez indar gutxiagokoa horregatik!
Suaren gainetik eman­dako saltoekin eta etxe atarietan jarritako lizar adarrekin, zorte ona izango al dute aranoa­rrek datorren sanjuanak bitarte!

Sardina jatea arrakastatsua
Ekainaren 25ean, 20:30 ingururako, parri­llak, ikatza eta gainerakoak martxan zeuden Kontseju aurrean. Mahaiak eta aulkiak tabernatik atera, prestatu eta berehala sardina usaina zabaltzen hasi zen bazterretan.
35 bat lagun elkartuko ziren sardina jatera eta patxada ederrean egoteko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Sardinak, sagardoa, herriko gazta... dena bikaina eta musikaz girotutako tertulia gutxitan sortzen den bezalakoa. Kantuan aritu zenik ere izan zen! Erretiratzeko ordua atzeratzen saiatu zenik...
Eskerrik asko festa hau ospatzeko lan egin duten guztiei! Hurrengo urtean gehiago!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun