Denboraldiko azken sokatira saioa eginen du larunbatean Aresok

Juana Mari Saizar 2010eko uztailaren 8a

600 kilokoen kategorian, azken lehia jokatuko du Aresoko sokatira taldeak larunbat honetan, uztailak 10, Erandion (Bizkaia). Aldi berean, horixe izanen da denboraldi honetako Aresoren azken saioa. Izan ere, 680 eta 640 kiloko txapelketak bukatuta, 600ekoaren ondotik, 580 kilokoa baino ez da geldituko, eta honetan ez du parte hartuko Aresok.
680 kilokoan bosgarren postua eskuratu zuen sailkapenean, eta 640koan hobeto moldatu zen, hiruga­rren gelditu baitzen. 600ekoan, berriz, lehenengo jardunaldian hirugarren egin zuen. Ikusiko da, beraz, nola bukatzen duen denboraldia larunbatean. Erandioko Goiherrin, San Cristobalen izanen dira tiraldiak, 17:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun