Giro eta eguraldi ederrean joan dira San Pedro jaiak

Juana Mari Saizar 2010eko uztailaren 8a

Lagun Arteko gazteak Meza ostean hamaiketakoa banatzen Juana Mari Saizar

Otorduak, musika, etxez etxeko eskea, Meza eta ohiko prozesioa egin dir

Duela bi aste, ekainaren 25, 26 eta 27ko asteburuan, San Pedro jaiak ospatu ziren he­rrian. Urteroko moduan, ostiraletik iganderainoko tartea hartu zuten eta Lagun Arteko gazteen afariarekin hasi ziren ospakizunak, ostiral gauean. Larunbat goizean, baserrietako eskea egin zuten gazteek gosariaren ondotik, Edurne eta Eneritz trikitilarien laguntzarekin.
Iluntze aldera, berriz, musika egon zen plazan lehen aipaturiko trikitilariekin, eta gauean, afaria, nahi zuen guztiarentzat. Hala ere, esan beharra dago, ez zela oso arrakastatsua izan otordu hau. Gaueko dantzaldiarekin jendearen giro ona zabaltzen hasi zen eta oso umore onean amaitu zen larunbata.
Igandean, ohitura den moduan, gosariaren ostean, Meza izan zen San Pedroren omenez eta  lau mutil gazteren laguntzaz, honen irudia herrian barna prozesioan erabili zen. Meza amaitu ondoren, gazta, ogia eta ardoa eskaini zuten Lagun Artekoek Mezara joan­dako guztientzat, eta honekin batera, herriko eskeari ekin zioten. Bazkal ostean, Gorka eta Alaitz herriko trikitilariek beren saioa eskaini zuten, festei amaiera emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun