Bisita gidatuak

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 8a


2010eko uda oihanaren bihotzean izenburupean bisita gidatuak antolatu ditu Plazaola­ko Partzuergoak uda honetarako. Guztira 14 ekintza pres­tatu ditu eta horie­tatik hiru he­rrian eginen dira. Alde batetik, Alde Zaharra eta Lei­tzalarreako izei zuriak ikusteko aukera eskainiko da. Larunbatetan, plazatik abiatuta, hiru orduko iraupena duten ateraldiak izanen dira. Interesatuek 948 507204 telefonora deitu beharko dute.
Horrez gain, Perurenatarren Peru-harri museoan ere eginen dira bisita gidatuak. Larunbatetan eta igandetan 10:30etik 14:30era egonen da zabalik. Joan na­hi duenak 659 701 045­era deitu behar du.
Kristina Saralegiren Arro­ baserrian ere eginen dira bisita gidatuak uda honetan. Abereak ikusteaz gain, taloak egiteko tailerra eta dastatzeko aukera ere izanen dira. Ordu bat eta erdiko iraupena izanen du bisitak eta inte­resatuak 610 378543ra deitu behar du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun