Mendi eta errekak garbi mantentzeko eskatu du Udalak

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 8a

Juan Mari Barriola


Herritarrak mendi eta errekak txukun mante­tzeak duen garrantziaz jabetzea  nahi du Udalak eta hala, dei berezia egin die «gureak, guk zaintzen ez baditugu ez duelako inork eginen». Horrela adierazi digu Juan Mari Barriola mendiko zinegotziak.  Horren harira, urte­ro bezala, DBH 4. mailako ikasleek auzolana egin zuten joan den hilabetean. Lei­tzelarreko erre­pide bazte­rrak eta erreka-zuloak garbitu zituzten, eta bi kamioi zabor bildu. 28 lagunek hartu zuten par­te­ ekimen honetan eta garbitzeaz gain, «mendietan zabo­rrak pilatzeak duen arrisku eta kalteaz ohartu ziren».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun