Herriarteko Pilota Txapelketako finaletik kanpo gelditu da Aurrera Pilota Eskola, baina gutxigatik, finalerdietan kanporatu baitu Baztanek. Lehen itzulian, 1-3 irabazi zuten baztandarrek Leitzan, baina bigarren lehian, lana gogotik eginarazi zieten Aurrerakoek baztandarrei. Alebin mailan, 18-14 galdu zuten Ander Alduntzin eta Jon Lezeak. Infantil mailan, Anartz Olanok eta Mikel Sagastibeltza Lasartek 9-18 irabazi zuten, eta jubenil mailako partidan ere irabazi egin zuten Jon Jaunarenak eta Mikel Hernandorenak, 22-10. Senior mailako azken partida erabakiorrean, ordea, Asier Gartzia eta Mikel Iriartek 22-18 galdu zuten. Beraz, finaletik kanpo, baina lan txukuna eginda gelditu dira Aurrerakoak.