Udalak 159.274 euroko gerakin positiboarekin itxi du urtea

TTIPI-TTAPA 2010ko uzt. 8a, 11:55

Azken hiru urteotan Udalaren zorra jaitsi egin da

Krisiak krisi, datu baikorrekin itxi du 2009a Udalak. Ekainaren 25ean egindako batza­rrean onartu zituen joan den urteko kontuak, eta diru-sarrerak eta irteerak kontuan hartuz, 159.274 euroko gerakin positiboak izan zituen. Gastuari dagokionean, berriz, 4.054.881,85 euro gastatu ziren iaz.
Hauek izan dira 2009­ko  proiektu nagusienak: udaletxea be­rritu eta igogailua jarri (400.000 euro); biribilgune berria egin (225.000 euro); abeltzain­tzako azpiegiturak –Baz­tarlara ura eta ha­rizko pista– (250.000 euro); suhiltzaileen kamioi berria (112.000 euro); Haur Eskolako hobekuntzak eta 0-1 urtekoen gela lortu (70.000 euro); merkatarientzako azpiegiturak (60.000 euro); herriko obra­ ttikiak eta adokina (120.000 euro) eta edukiontzi horiak (25.000 euro). Inbertsio hauek guz­tiek %70etik gorako dirulaguntza izan dute.

Zorra beherantz

Xabier Zabalo alkateak adierazi digunez, azken hiru urteetan beherako bidea hartu duHerriko Etxearen zorrak. Hala, «Udalak jadanik 500.000 euro amortizatu dituela» azaldu digu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun