Jon Kanflanka leitzarra Euskadiko sega txapelketako finalean izanen da

TTIPI TTAPA 2010eko uztailaren 12a

Jon Kanflanka lanean, joan den urteko finalean.

Uztailaren 18an jokatuko da Oiartzunen

Jexuxmari Ormaetxea Urki, Jon Kanflanka leitzarra, David Mariñelarena eta Jokin Etxeberria sailkatu dira heldu den igandean (uztailak 18) jokatuko den Euskadiko Sega Txapelketaren finalerako txartela. Hortaz, bi gipuzkoar eta bi nafar ariko dira uztailaren 18ko finalean, Oiartzungo Pikoketan, 12:00etan hasita.

Uztailaren 11n jokatu ziren bi finalerdiak Aizarnan eta Urki oreindarra izan zen garaile lehen finalerdian eta Kanflanka leitzarra bigarrengoan. Lehenbizikoan, Urkirekin batera, Zeanuriko Aitzol Intxaurbe eta Lantzeko Dabid Mariñelarena aritu dira. Gipuzkoarrak 11.42 kilo terdi moztu zituen, nafarrak 1.000 kilo eta bizkaitarrak 880 kilo terdi.

Bigarren finalerdian, Kanflanka leitzarra gailendu zaio Amasako Jokin Etxeberriari eta Areatzako Jaime Atxari. Leitzarrak 1.048 kilo moztu ditu, gipuzkoarrak 975 kilo eta bizkaitarrak 753 kilo.

Hortaz, joan den urtean hirugarren izan ondotik, berriz ere Euskadiko segalari txapelketaren finalean izanen da Jon Kanflanka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun