Euskadiko Sega Txapelketan parte hartuko du Jon Kanflanka leitzarrak asteburu honetan

Ttipi-Ttapa 2010eko uztailaren 7a

Kanflanka leitzarra segan.

Joan den urtean hirugarren sailkatu zen

Igandean jokatuko dira aurtengo Euskadiko Sega Txapelketako finalerdietako kanporaketak, Aizarnan (Gipuzkoa). Iaz ez zen kanporaketarik jokatu, baina aurten sei segalarik eman dutenez izena, kanporaketak jokatuko dira lehenik eta finala uztailaren 18an, Oiartzunen.

Igande honetan, uztailak 11, jokatuko dira aurtengo Euskadiko Sega Txapelketako finalerdietako kanporaketak, Aizarnan (Gipuzkoa). 11:30etik aitzinera, segalariek ahalik eta kilo gehien eta txukunen ebaki beharko dute ordu erdian. Bi finalerdi jokatuko dira Aizarnan, eta bakoitzeko lehen bi sailkatuek lortuko dute finalerako txartela, lau segalarik, alegia. Iaz ez zen kanporaketarik jokatu, baina aurten sei segalarik eman dutenez izena, kanporaketak jokatuko dira hasteko eta finala uztailaren 18an, Oiartzungo (Gipuzkoa) Pikoketako belardian.

Parte hartuko dute sei segalari horietako bat Jon Kanflanka leitzarra izanen da. Bera izanen da, gainera, iazko finalean aritu ziren bortz segalarietako bakarra. Joan den urteko finalean hirugarren sailkatu zen, 2.139 kilo belar ebaki ondotik. Kanflankarekin batera ariko direnak Jaime Atxa (Areatza, Gipuzkoa), Jokin Etxeberria (Amasa, Bizkaia), Jexuxmari Ormaetxea Urki (Orendain, Gipuzkoa), Aitzol Intxaurbe (Zeanuri, Bizkaia) eta David Mariñelarena (Lantz, Nafarroa Garaia) izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun