Martxan da dagoeneko herriko webgune berria . Herriari buruzko hainbat informazio eskaitzen digu, hala nola, historia, Udalaren zerbitzuak, kultura, ohiturak, argazkiak eta herriko bazterrak. Hau guztia ikusi nahi baduzue honatx helbidea: www.areso.info.
Herritar nahiz kanpokoentzat
Webguneak hainbat atal ditu, batzuk soilik herritarrei zuzenduak daudenak dira, Udalaren tartea esaterako, eta beste batzuk herrikoak ez direnek ere bisita ditzatekenak; nola iritsi bertara, zer ikusi, non jan, non lo egin, herriaren inguruetan txangoak egiteko azalpenak, zerbitzuak eta geografia, besteak beste. Beraz, aresoar nahiz kanpotik herrira datozenentzat, informazio baliagarria biltzen du.