Ludotekaren ordez, kirol ekintzak

Juana Mari SAIZAR 2010eko ekainaren 22a

Kirol Mankomunitateak beka deialdia ireki zuen kirola egiten duen edonorentzat. Eskabideak udaletxean egin dira eta honekin batera aurtengo uztailean ludotekarik ez zabaltzea erabaki da. Horren ordez, Kirol Mankomunikateak Guraso Elkartearekin batera, aire librean jokoak, kirolak eta hainbat dantza antolatu ditu.
Neska-mutikoak goizetan bilduko dira bi orduz egunero Aldaiaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun