San Pedro festak ospatuko dira ostiraletik igandera

Juana Mari SAIZAR 2010eko ekainaren 22a

Sanjuan Bezperan bi su egiten dira, txikia gaztetxoagoentzat eta haundia helduagoentzat Utzitako argazkiak

Gazteak prest dituzte ostiraletik iganderako egitarauak

Uda hasierarekin batera, festa usaina nabari da nonahi. Herriko ume eta gurasoek Sanjuan Bezperarako dena prest utzi eta ekintza hauek egitekoak ziren egunean zehar: arratsalde partean jokoak denentzat, gero afaria plazan, bakoitzak etxetik berea ekarrita eta edaria Guraso Elkartearen esku. Eta azkenik su txikia eta su handia salto egitera animatzen ziren guztientzat.
Gazteak, beraien aldetik, San Pedro jaiak antolatzen dihardute azken gauzak prestatuz. Asteburu osoko festak dituzte gainean, ekainaren 25etik 27ra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun