Gaztea da oraindik, baina aizkora munduan nabarmentzen ari dena. Bere azken garaipena Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketan lortu du, gaztetxoen mailan, finalean Eloy Corchero arabarra mendean hartuta. Sei enbor moztu behar izan zituzten ekainaren 5ean Azpeitian jokatu zen lehian eta 7:41ko denboran osatu zuen lana. Corcherok, berriz, 9:21eko denbora egin zuen. Zorionak!