Aurten bigarren aldiz egin den Sagardo Egunak eman zion Kultur Aroari bukaera. Ekainaren 12an jende asko joan zen sagardoak dastatzera plazara, baina sagardoaz gain, herriko tabernarien pintxoak jan eta bertsoekin gozatzeko aukera ere izan zuten bildutakoek. Kultur Aroko gainerako ekitaldiak ere ederki joan ziren. Musu baserriaren alde ekainaren 5ean egindako Euskal Herria kantuz! jaialdia, esaterako, oso arrakastatsua izan zen. Puntako musikariak sosik kobratu gabe aritu ziren, eta herritarrek ezin hobeki erantzun zuten.