Eskolako obrak

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 22a

Asteazken honetan, hastekoak ziren Erleta eskolan obrak. Garai bateko maisuen etxebizitzak 12 ikasgela berri sortzeko egokituko dira. Eta aldi berean, Xabier Zabalo alkateak esan digunez, «isolamendu energetikoa ere hobetuko da, eta suaren aurkako araudia beteko da eraikin osoan». 248.000 euro kostako da, baina osotasunean diruz lagunduak izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun