Korto lehiaketa

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 22a

Atekabeltza Gaztetxeak korto lehiaketa antolatu du lehen aldiz. Gaia librea izanen da, eta talde bakoitzak gehienez hiru aurkezten ahal izanen ditu. Bideoak kamaraz nahiz mobilez grabatuak izan daitezke, baina gehienez 15 minutuko iraupena edukitzen ahalko dute. Gutunazal batean sartu eta DVD batean aurkeztu beharko dira, parte-hartzaileen datuekin, uztailaren16a baino Atekabeltzeko buzoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun