Guardetxeko borda informazio puntu

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 22a

Ixkibar moldatzeko lanak esleitu ditu Udalak. Guardetxeko borda informazio puntu bilakatzea da asmoa, informazio panel berriak jarriz, ibilbideak moldatuz eta homologatuz eta atseden lekuan aldaketak eginez. 130.000 euroko aurrekontua izanen dute lanek, baina Turismo Departamentuak %70eko laguntza emanen du.
Bestalde, plazako harategia informazio puntu bihurtzeko lanek ere aurrera segitzen dute. Lan hau udal langileekin eta auzolanean eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun