Udako festak gainean ditugu dagoeneko. Auzokoak hasi dira beren ospakizunekin eta Aranori ere helduko zaio txanda konturatu aurretik.
Uztailaren 23an hasi eta 26an bukatuko dira aurtengoak eta Santio Egunaren bezperan, larunbatarekin, azken urteetan arrakasta izaten ari den herriko eskulangileen eta produktuen seigarren Feria ospatuko da eguerdian. Azken urteetan herritarren parte-hartzea haunditu egin da eta aurten ere bide horretara animatzeko dira ondoko lerro hauek.
Aurren aurreneko gauza, sagardoa eta gazta egiten duten baserriak aipatu nahi ditugu, haien urteko lanari esker Feria egiteko ideia behin sortu zelako eta, urtez-urte, lan hori mantenduz eta emaitzak herriari eskainiz, festa honi oinarria ematen diotelako. Haien parte-hartzea eskatu nahi dugu, nola bestela, betiko moduan, 6. Feriari ere bixitasun hori emateko.
Eskulangileei ere aipamena. Joan daitezela beren lanak prestatzen aurten ere. Eskuz egindako bitxiak, margolanak, irudiak, apaingarriak, ukenduak... Denek izango dute lekua Ferian.
Ferian dagoeneko ohikoa den patata tortilla lehiaketan parte hartzeko hurrengo deia. Sei arrautzako patata tortilla Feria hasi aurretik San Roke Elkartera ekartzea da eskatzen dena.
Izena aurretik eman
Hortik aurrera, basurdea dela, paella dela, izan gozoa nahiz jateko gazia, labetik atera berria nahiz izozki naturala... Ferian zerbait ateratzeko asmoa duten guztiek 948 514299 telefonora deituz edo bestela Kontsejun aitatuz jakinarazi dezatela asmo horren berri.
Animatu, gozatu eta gozarazi!