Udako ikastaroak

Esteban AROTZENA 2010eko ekainaren 22a

Eskolako oporrak hartu orduko, udako ikastaroekin hasiko dira neska-mutikoak. Ikastaroetan lehena igeriketarena izanen da. Uztailaren 1ean hasi, eta uztail osoan, egunero Hernaniko igerilekura joanen dira 27 gaztetxo autobusez.
Uztailaren 5ean informatika tailerrari emanen zaio hasiera, eta uztaileko astelehen eta asteazkenetan eskainiko da. 14 lagunek eman dute honetan izena.
Eskulan eta marrazketa ikastaroak, azkenik, uztailaren 6tik aurrera eginen dira. Oihana irakasle dutela, uztaileko astearte eta ostegunero bilduko dira. Marrazketan 17 gaztetxo eta eskulanetan 6 apuntatu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun