Arrakasta haundiz hasi du ibilbidea Oxeguarda taberna-jatetxeak

Esteban AROTZENA 2010eko ekainaren 22a

Oxeguardaren inaugurazio egunean luntxa eskaini zuten. Utzitako argazkiak

Apezetxea familiak ireki du negozio berria

Krisi garai hauetan edozein establezimendu publiko irekitzeak suposatzen duen esfortzua estimatzekoa da dudarik gabe. Jatetxe bat baldin bada, are gehiago. Ba, Apezetxea familiak egindako esfortzu horren neurri berekoa izaten ari da ekimenari herritarrak ematen ari diren erantzuna, jatetxea jendez gainezka baitabil orain dela aste batzuk ateak ireki zituenetik.
Asteburu eta jai egunetara mugatuta dago, oraingoz, Oxeguarda taberna-jatetxearen eskaintza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun