Nafarroako Herriarteko pilota txapelketan Arbizuren kontra jokatutako lau partidak irabazi zituen Leitzak larunbat arratsaldean Amazabal pilotalekuan.
Alebinetan, Leitzako Ander Alduntzin eta Jon Lezeak 18 eta 2 irabazi zieten Arbizuko Nazabal eta Goikoetxeari.
Infantiletan, Leitzako Anartz Olano eta Mikel Sagastibeltza Lasartek hutsean utzi zituzten Arbizuko Gurutxarri eta Mendinuetari, 18-0.
Jubeniletan, Leitzako Xabier Jaunarenak eta Jon Jaunarenak 22 eta 13 irabazi zieten Arbizuko Jaka eta Karasatorreri eta seniorretan, Leitzako Iñigo Zubillagak eta Mikel iriartek 22 eta 13 irabazi zieten Arbizuko Arruti eta Agirreri.
Nafarroako Kirol Jolasak
Larunbatean, Nafarroako Kirol Jolasetako zenbait finaletan ere aritu ziren Aurrerako bikoteak. Burlatan, hirugarren mailako infantiletan, Aurrerako Julen Goikoetxeak eta Mikel Erasok 8 eta 18 galdu zuten Errekako bikotearekin. Bigarren mailako infantiletan, Aurrerako bi bikote izan ziren aurrez aurre eta Xabier Zubiriak eta Lenitz Galartzak 18 eta 12 irabazi zieten Ander Eskudero eta Ander Gartziarenari. Zizur Nagusian jokatu zen hirugarren mailako benjaminen finala eta Aurrerako Joseba Eskuderok eta Naia Eskuderok 11 eta 18 galdu zuten San Francisco Javierreko bikotearekin.
Beste txapelketak
Herrerako txapelketan, kadete mailako finalerdian, Anartz Olano aresoarrak eta Tolosak 22 eta 17 irabazi zieten Leitzako Xabi Jaunarena eta Mikel Hernandorenari.
Lizarrako txapelketan, infantil mailako finalerako txartela lortu zuten Aurrerako Xabi Zubiriak eta Ander Eskuderok, 18 eta 9 irabazi baitzuten finalerdietan.
Añorgako txapelketan, alebin mailan, Jon Lezea leitzarrak eta Iker Salaberria goizuetarrak 18 eta 7 irabazi zuten.
Hitza txapelketan, azkenik, Aurrerako ordezkariek bi garaipen lortu zituzten asteburuan. Benjaminetan 16 eta 12 irabazi zuten Aurrerako Txoperena eta Goikoetxeak eta alebinetan, 16 eta 8 irabazi zieten Aurrerako Jon Lezeak eta Igantziko Kanabalek, Pagola eta Nobleri.