Leitzako ALKE kultur taldeak eta Aurrera Kirol Elkarteak antolatuta, Sagardo Eguna eginen da bigarren aldiz larunbat honetan, ekainaren 12an. 19:00etatik aurrera, 16 bat sagardo dastatzeko aukera izanen da, baita pintxoak ere. Herriko bertsolari eta musikariek alaituko dute giroa.
Ostiral honetan, bestalde, Jakoba Errekondok hitzaldia eskainiko du sagarra eta sagastien inguruan, 20:00etan.
Sagardo Egunaren lehen edizioak izugarrizko arrakasta izan zuen iaz. 700 bat botila sagardo edan ziren guztira, Aurrerako eta Kultur Taldeko logoarekin 400 baso saldu ziren, baita grabaturik gabeko beste 150 baso ere. Pintxoetan 550 txorixo egosi saldu ziren eta gaztarenak 400 inguru. Aurten ere, plaza inguruan giro hori sortu nahi dute Leitzako Kultur Taldeak eta Aurrerak.