Giro ederra sortu du sokatira saioak

Juana Mari SAIZAR 2010eko ekainaren 8a

Ia hiru orduz aritu ziren lanean kirolariak. Juana Mari SAIZAR

640 kiloko Euskal Herriko Sokatira Txapelketaren lehen jardunaldia jokatu zen maiatzaren 29an plazan. Sei taldek hartu zuten parte, Gohierri A eta B, Gaztedi, Getxo, Mutriku eta Aresok. Oso lehia gogorrak ikusi ziren, tiraldi luzeak tarteko. Hauen artean luzeena, Mutriku eta Gohierri Aren arteko 8 minutu eta 19 segundoko tiraldia. Herriko taldea 3.postuan geratu zen Gaztedirekin batera. Hurrengo saioa, larunbatean, hilak 12, izango da Martiartun (Bizkaia). Oso giro polita eduki genuen, jendeak ongi erantzun baitzuen. Halere, aipatu, ospakizunari dotorezia eman ziona plazaren edertasuna izan zela. Eguraldiak ere asko lagundu zuen eta taldekideen koloreek eta berdetasunak oso argazki polita osatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun