Bi herritar aukeratu ditu Udalak udan lanean aritzeko

Juana Mari SAIZAR 2010eko ekainaren 8a

Imanol eta Jose Martin dira puntuaziorik altuena jaso dutenak

DATUA 8 LAGUN apuntatu ziren Udalak egindako lanpostu deialdira, horietatik hiru aresoarrak.

Herriko hainbat lanetan aritzeko bi langile aresoar hartu ditu Udalak udarako: Imanol eta Jose Martin. Dagozkien frogak pasatu ondotik bi hauek izan dira puntuaziorik altuena jaso dutenak.
Zortzi lagun aukeztu ziren deialdira eta Imanolek eta Jose Martinek  39 eta 38,5 puntu lortu zituzten. Aurkeztu zirenetatik hiru herritarrak izan ziren, besteak, berriz, kanpotarrak. Dena den, denek froga berberak pasa behar izan zituzten: aldez aurretik administrazioan lana egina bazen, horrek lehiaketarako puntuatu egiten zuen. Horrez gain, euskara ere baloratu zen eta azken bi probak teorikoa eta praktikoa izan ziren. Lau froga hauen ondotik erabaki zen lanpostua nori eman.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun