Nafarroako Kopa irabazi dute Aurrerako infantilek

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 8a

Utzitako argazkiak

Nafar Jokoetako Kopako infantilen finalak jokatu ziren maiatzaren 29an Iruñean, eta Aurrerako mutilak ederki moldatu ziren. Ligan hirugarren sailkatu ondotik, egun berean jokatu zituzten Kopako bi partidak. Aurrena eta gogorrena finalaurrekoa izan zen, ligako txapelduna den Irabia taldearen aurka. Kostata baina joko polita eginez, herritarrak 5-1 gailendu ziren. Eta handik bi ordura finala. Eskerrak irabaziz gero, nekatu ere gutxixeago egiten diren... Baina ez dago eskubiderik goiz batean bi partida garrantzitsu jokarazteko. Finalean, aurkariak motelagoak ziren eta Aurrerak gozatu egin zuen futbolean. Erraz menderatu zituzten eta 10-3 gelditu ziren. Pozik eta gustura, etxera, entrenatzaileak –Josu Toledo eta Haritz Lezea– inguruan zituztela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun