Herriko kirolariei omenaldia eskaini die Udalak

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 8a

Utzitako argazkiak

Herriak omenaldia eskaini zien lehengo, oraingo eta etorkizuneko bere kirolariei. Eta gisa honetara, Lopeneko biribilgunean jarritako oroitarria ere ofizialki inauguratu zen. Pello Iraizozek landutako harri honetan herri kirolarekin mendeetan izandako harremana nabarmendu da, Leitça 1192tik Leitza 2010era. Ekitaldian parte hartzeko aizkolari, harri-jasotzaile, pilotari eta segalariak deituak zeuden, baina batzuk ezin izan zuten joan Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea pilotariek edo Iñaki Perurena harri-jasotzaileak, esaterako. Aldiz, Migeltxo Saralegi harri-jasotzailea, Jon Kanflanka segalaria edo Enrique Bildarraz, Ruben Saralegi, Diego Riaño, Arkaitz Olano, Eneko Saralegi eta Mikel Zabaleta aizkolariek erakustaldiak eskaini zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun