Sanjuan bezperako festa

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 8a

Ohi bezala, Sanjuan bezpera festa eguna izanen da. 18:00etan umeek Ingurutxoa dantzatuko dute plazan, eta ondotik, opilak banatuko dira. 21:00etan mila lagunentzako mahaiak jarriko dira eta kuadrilla bakoitzak ekarritako jatekoarekin afaria izanen da. Giroa alaitzeaz Incansables txaranga arduratuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun