ALKE kultur taldeak eta Aurrera Kirol Elkarteak antolatuta, Sagardo Eguna eginen da bigarren aldiz larunbat honetan, garagarrilak 12. 19:00etatik aurrera, 16 bat sagardo dastatzeko aukera izanen da, baita pintxoak ere. Herriko bertsolari eta musikariek alaituko dute giroa.
Ostiral honetan, bestalde, Jakoba Errekondok hitzaldia eskainiko du sagarra eta sagastien inguruan, 20:00etan.