Ez dute aspertzeko astirik izanen neska-mutikoek udan. Udan ez gelditu etxean lelopean, Udalak, Euskara Zerbitzuak eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak udako oporrak hartu orduko, tailerrak antolatu baitituzte gaztetxoentzat.
3-6 urtekoentzat Haur Txokoa izanen eta hainbat tailer izanen dituzte. Naturarekin jostatzen deiturikoa uztailaren 5etik 9ra eginen da eta trenbidera ateraldia, igerilekuak, eskulanak eta jolasak eginen dituzte. Euskal Mitologia ezagutzen uztailaren 12tik 16ra landuko da, eta pertsonaiak landu eta ipuinak, antzerkia eta eskulanak eginen dituzte. Uztailaren 19tik 23ra Sukaldean saltsan ibiliko dira. Sormena lantzen tailerra Haur Txokoko azkena izanen da eta uztailaren 26tik 30era eginen da: estanpazioa, buztina, musika tresnak egin... Horrela ariko dira.
6-12 urteko haurrek ere aukera zabala izanen dute. Natura deiturikoan, ur txirristak, ateraldiak, ginkanak... eginen dituzte, uztailaren 5etik 9ra. Eta Sukaldean saltsan tailerra uztailaren 12tik 16ra eginen da.
Papera gora eta behera izenekoan, uztailaren 19tik 23ra, papera birziklatu eta eskulanak egiten ariko dira. Hi haiz artista!, azkenik, uztailaren 26tik 30era eginen da, eta estapanzioa, pegatinak, pintzekin eskulanak... eginen dituzte.
Izen-ematea ekainaren 8tik 15era egin beharko da, 012ra deituta. Informazio gehiagorako deitu 948 510840 edo 948 510814 telefonoetara.