Joan den maiatzaren 29an jokatu zen Ormaiztegin (Gipuzkoa) Taldekako Herriarteko III. Sega Txapelketa eta parte hartu zuten bi emakume taldeetako batean Ixabel Ansa lehiatu zen. Berarekin batera Aloña Galarraga gipuzkoarrak, Paula Charron lapurtarrak eta Irati Astondoa bizkaitarrak egin zuten segan Gaztelutik etorritako talde baten aurka. Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroatik aurkeztutako taldeak lehen postua irabazi zuen eta Ixabel txapelarekin etorri zen etxera.
Egun berean, Ainhoa Ansak gizonezkoen talde batekin parte hartu behar izan zuen talde misto batean, eta bederatzigarren postua lortu zuen.